XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.11.irudia.

(E:x tentsio berdina)

2.4.- 50 kg-ko karga bati 0,5 cm-ko diametroa eta 1 m-ko luzera duen altzairuzko hagatxo batez eusten zaio.

Kalkulatu hagatxo horren luzapena, bere E elastikotasun-modulua 3,2.106 kg/cm2 bada.

Barraren pisua baztertzeko modukoa dela kontsideratu.

(E: x = 0,008 cm)

2.5.- Zein da dimentsio berbereko bi barren materialen elastikotasun-moduluen erlazioa, baldin eta trakzio-indar berdinenpean barren luzapen unitarioak ondorengo erlazioan badaude: 1:20/11.

Kalkulatu luzapen unitario horiek, baldin eta barretako bat altzairuzkoa eta bestea kobrezkoa badira, bietan x trakzio-tentsioa 700 kg/cm2-koa delarik.

(E: e1 (altzairua) = 0,00035; e2 (kobrea) = 0,00064)

2.6. 2 mm-ko diametroa duen AB altzairuzko hagatxoaren 0,4 m-ko luzera, cd habe zurrunaren d muturra m etengailutik 2 mm-ko distantziara gera dadin doituta dago.

Elastikotasun modulua E = 200 GPa-ekoa izanik, kalkulatu d mutur horretatik 25 kg-ko bloke bat zein distantziatara kokatu beharko den, etengailua uki dezan.